BERRIAK

Osasun materialaren donazioa

Lanbide Heziketako Osasun Ziklokoek osasun-materiala eman diete Arrasate, Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleei, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako nagusien egoitzei, Aretxabaletan dagoen anbulantzia-baseari eta baita ikastolari berari ere. Banatutako materiala: 41 maskara zurrun, 26 maskara kirurgiko pantailekin, 50 paperezko maskara, 65 mantal kirurgiko, 400 txano kirurgiko, 100 galtza-kirurgiko eta 280 mantal.

Banaketa Aretxabaletan dagoen anbulantzia-basekoek egin dute, zehazki, ikastolako bi ikasle ohik. Oso gustura hartu dute materiala. Milesker bihotzez, egindako ekintzagatik!