
Gaztelupeko DBHko laugarren mailako dibertsifikazioko ikasleek lehenengo hiruhilekoan “Ortutik lapikora” izeneko lana burutu dute, proiektu bidezko irakaskuntzaren urratsak jarraituta. Horren bidez ortua, elikagaiak, sukaldea, osasuna… gaiak jorratu dituzte.
Gainera, proiektuak aukera eman die OLH eta Gazteluondoko ikasleekin aritzeko, izan ere, amaierarako burutu duten sukaldaritza saioa (bideoz grabatutako menu osasuntsua) bosgarren mailakoen ikasleei zuzenduta izan da eta OLHko sukaldaritzako ikasle eta irakasleen laguntzarekin egin dute.
Eskerrik asko Iñaki Olalde, Miquel Beneit, Arantza Hernandez, Iñigo Artola, Julen Eraña, Marisol Etxabe eta Urko Retegiri. Argazkiak eta bideoa.