BERRIAK

Orientazioa batxi 2n: ate irekiak EHUn

Aurreko astean izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko ate irekien jardunaldiak eta, beraz, gure ikasleak bisitan joan ziren fakultate ezberdinak ikustera. Urtean zehar beste leku batzuk bisitatzera joaten dira edo gunera ekartzen ditugu informazio saioak. Ikastolan bertan daukagun heziketa zikloen eskaintzaren berri ematen zaie, esate baterako, edo MU edo Deusto eskaintzen berri ere jasotzen dute.

Zer ikasi? Heziketa zikloren bat aukeratu? Zein adarretakoa? Unibertsitatera joan? Zein esparrutan sartu? Sarrera notara iritsi ala ez? Etxetik  kanpora bizi ala ez? Beste hizkuntzaren baten bizi ala ez?

Ez dira ez gutxi eta ez makalak batxilergoko 2. mailako ikasleek ibiltzen dituzten zalantza eta ardurak!