BERRIAK

Orientazio saioak: ikasle ohien esperientziak

Ikasle ohiekin eta beste lagun batzuekin harremanetan jartzea aberasgarria da bizitako esperientziak ezagutzeko, bai gunera bertara joanez, bai bideo-deiak eginez. Oraingo honetan, Almen guneko ikasle-ordezkariek antolatu dituzte orientazio saioak. 

Hala entzun ahal izan dituzte Gari Barandiaran (ikus entzunezko komunikazioa), Arrate Serrano (diseinu injeniaritza), Ane Etxabe (gizarte-lana), Helene Baztarrika (psikologia), Maider Urrutia (fisioterapia) eta Gorka Eraña (matematika) ikasle ohien esperientziak. Bai aspektu akademikoei begira, eta baita ere, unibertsitate giroan murgiltzeak suposatzen dituen aldaketei begira.

Milesker erraldoi bat, ekimen honetan parte hartu duten kide guztiei. Argazkiak.