BERRIAK

ONKI XIN PROIa BATUn

BATU egitasmo pedagogikoaren barruan, LH 6koak ONKI XIN izeneko PROIa lantzen ari dira. “Nola erantzun diezaiekegu etorri berri batek dituen beharrei, gure herriko eskaintza kontutan hartuta?” dute ikasleek proiektuaren galdera gidari. 

Etorri berrien lekua gertutik ezagutu eta beraien egoera eta beharrak ikertzeko, ikasleen familia eta bizilagun batzuk gune ezberdinetara etorri dira. Ondoren, ikasle etorri berri bati nola lagundu diezaiokegunaren berri izateko, herrietan dauden eragile eta zerbitzu ezberdinak ezagutzen eman dituzte ikasleek.

Santa Teresako eta Almen guneko irudi hauetan, ikasleak proiektu honen inguruan informazioa jasotzen eta familia etorri berriekin hizketan ikus ditzakegu. Beste hauetan, berriz, Arimazubikoak Arrasateko elkarte, zerbitzu eta erakunde ezberdinak ezagutzen ibili zirenekoak dira. Bertan, beraien ordutegia, eskaintza, tarifa eta beste hainbat konturen inguruan informazioa jasotzen ibili ziren.