
Maialen Apraiz, Almeneko DBH1eko ikaslea, gimnasia erritmikoa egiten du Eibarko Ipurua taldean. Taldea bost lagunek osatzen dute eta denboraldi bikaina egiten ari dira, hiru torneo desberdinetan bigarren postua lortu dutelarik.
Azaroaren 6tik 10era Iruñean ospatu zen Espainiako Txapelketan ere parte hartu zuten eta oso lan ona egin zuten. Pasa den asteburuan berriz, Euskalgym Lehiaketan hirugarren postua lortu zuten. Zorionak eta jarraitu lanean!!