BERRIAK

Olinpiada matematikoak

Almeneko Batxi 2ko ikaslea den Asier Garrok Olinpiada Matematikoetan hartu zuten parte pasa den astean. Esperientzia berri eta bikaina zalantza gabe. Buruketa sorta bati aurre egin behar izan zion olinpiadako lehen fasean. 

Beste 30 lagun ere ba omen zeuden, baina bigarren atalerako hainbatek amore eman eta alde egin omen zuten. Benetan maila tekniko eta kontzeptual handiko buruketak izaten baitira. Irakasleok ere estutasunetan jartzeko horietakoak! Zorionak, Asier, emaitza edozein izanda ere!