BERRIAK

OLHko ikasleak mantenuko profesionalekin praktikak, Arizmedi Ikastolan

Aurten lau ikaslek egin dituzte Oinarrizko Lanbide Heziketako praktikak ikastolan, eta horietako hiruk, mantenuko gure lankideekin elkarlanean. Euren zeregin nagusia izan da Umezaintzako hainbat espaziotako hormak zuriz margotzea, baina ez da zeregin bakarra izan; gainera ibili dira argiteria konpontzen, ikastoletako jaietarako prestaketa lanak egiten eta biltegiak husten, besteak beste. Evelyn, Joana, Hemda eta Edu dira euren izenak, eta mantenuko langileek oso gustura hartu dute euren laguntza. Orain hamabi urte hasi ginen lankidetza horrekin ikastolan, baina aurten ikasle gehiagorekin burutu da; “Uste dut irabazten atera garela kopurua igotzearekin” dio I. Zumelaga mantenuko arduradunak. Gopro 4 kamerarekin ateratako irudiek pareten bilakaera erakusten digute (sehaska, 0-1 urte, 2-3 urte). Taldeko argazkia.