BERRIAK

OLHko apustua: Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantenua

Ikasturte honetan aldaketa garrantzitsuak izango dituzte Oinarrizko Lanbide Heziketan, bereziki sukaldaritzako profilean. Sukaldaritzako 1. eta 2. mailak emango dira ikasturte berean lehenengoz. 

2018/19 ikasturtean lau tailer ezberdin izatetik hiru tailer izatera pasatuko da; Sukaldaritza, Eraikinen Mantenua eta Mekanizazioa. Ez da hor amaituko eraldaketa prozesua. Hurrengo ikasturtean bi izango dira eskainiko diren tailerrak; Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantenua. Era horretan, une oro tailer bakoitzeko lehen eta bigarren maila eskaini ahal izango dira OLHn. Egokitzapen lanak amaitzean, bertako baliabideak aprobetxatuz, Sukaldaritzako 2. mailakoek Ferixalekuan jasoko dituzte klaseak.

Osagarriko taldeari dagokionez, aurreko astean talde txikitan aurkezpenak egin zituzten eta elkarrekin lanean hasi ziren aurreko asteko ostegunetik aurrera.

Zaldibar gunean ikasle eta langileen artean 70 laguneko lan taldea osatzen dute.