BERRIAK

Olgeta zerbitzuko Itsaso Pagoagaren bisita Santa Teresan

Azaroaren 24an, Arrasateko Olgeta zerbitzuko I. Pagoaga Santa Teresako ikasleekin izan zen. Olgeta haur zein helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua da. Santa Teresan sarrera malguaren jarduera hasi berri dute, eta denbora horretan txokoetan aritzen dira. Horietako bat mahai jolasena denez,  Itsasok hainbat mahai jolasen nondik norakoak azaldu zizkien haurrei eta aholku batzuk eman. Mila esker, Itsaso! Argazkiak.