
San Blas, Santa Ageda, inauteriak… ate joka ditugu, eta ikastolako haurrak eta gaztetxoak hasi dira ospakizunok prestatzen. Olartekoek honako egitaraua dute hurrengo egunetarako: ostegunean, hilak 4, goizean hiru eta lau urtekoak Santa Ageda koplak abestera irtengo dira kalera hainbat guraso eta aitona-amonen laguntzarekin. Arratsaldean, berriz, 5 urtekoek, Gazteluondokoekin batera, plazan abestuko dute eta ondoren, Santa Ageda korua Olartera hurbilduko da haurrekin batera kantuan egitera. Ostiralean Olarte osoa margolari mozorrotuko da eta zenbait arte lan egingo dituzte.
Hurrengo astean ere inauteri giroan murgilduta jarraituko dute. Astelehenean, haurrek aurpegirako mozorroak egingo dituzte eta irakasleek antzezpena, haurren gozamenerako. Asteartean, berriz, mozorroen desfileak hartuko du protagonismoa. Irakasleak intsektu mozorrotuko dira ( tximeleta, erle, euli, armiarma …) eta haurrak gustukoen duten mozorroaz hurbilduko dira ikastolara.
Hona hemen prestaketa lanak, bideoan.