BERRIAK

Olartekoak hasita daude Eskolarteko Abesbatzen Topaketa prestatzen

Olarteko bost urtekoek, ohi bezala, Abesbatzen Topaketan hartuko dute parte martxoaren 17an, eta hori dela-eta, egunotan fin-fin entsegutan murgilduta dabiltza. Aurtengo topaketak “Munduko abestiak” dauka gaitzat, eta Olartekoak bi abesti afrikar eta “Munduko dantzak” izeneko  hirugarren bat ari dira prestatzen Amaia Udal Antzokiko saiorako. Laguntzaile dabiltzenen hitzetan, “inguratzen diren guztiak ahozabalik utziko dituzte”. Bideoak (bat eta bi).