BERRIAK

Olartekoak Beizaman egonaldia

Aurreko astean, maiatzaren 10etik 11ra bitartean, Olarteko bost urtekoak Beizamara joan ziren. Bertan, hainbat ekintzatan parte hartu zuten: ogia egin zuten, askotariko jolasetan jardun, astoan ibili, baserriko lan eta ohiturak ezagutu, eskulanak sortu, dantzaldiaz gozatu… Gaua ere ederto igaro zuten, goxo-goxo lagunartean. Esperientzia ahaztezina beraientzat.Primeran ibili ziren! Irudiak.