BERRIAK

Obrak Olarten eta Basabeazpin, besteak beste
Obrak Olarten eta Basabeazpin_1

Uztaila eta abuztu bitartean zenbait obra egin dira Ikastolan

Arizmendi Ikastolak 2015-16 ikasturteari aurre egiteko obrak egin ditu hainbat gunetan udako oporrak aprobetxatuta. Esanguratsuenak Olartekoak izan dira, izan ere, Haur Hezkuntzako gune horretan ikasle kopuruak nabarmen egin duenez gora, espazioak handitu behar izan ditu. Horretarako behin-behineko hainbat modulu jarri dira goiko patioan. Askotariko erabilera izango dute (liburutegia, ingeles eskolak, jolasak…), eta aurrerago beste obra batzuk egingo dituzte espazio eskasiari aurre egiteko. Abuztuaren 17an jaso ziren modulu horiek Olarteko patiora Otalora kaletik garabia baten laguntzaz. (Argazkiak)

Bestetik, Basabeazpin ere egon da aldaketarik, kanpoko jolastokia hesi batez inguratu baita. Ferixalekuan lehenengo solairuan dagoen idazkaritza ere berritu da, eta beste beste gune batzuetan ere hainbat konponketa egin dituzte.