BERRIAK

Obrak ikastolan
Obrak ikastolan

Ohi denez, uda honetan ere egin dira hainbat obra ikastolan. Garrantzitsuenak Jose Aranakoak dira, neurriagatik ez ezik baita iraupenagatik ere, Gabonak arte luzatuko dira-eta. Arimazubin (LH, Arrasate), bestalde, 1. zikloko geletan egin dira. Bertan, kristalak gehitu dira gela eta pasilloetan eta harmailak jarri dira.

Jose Aranakoak obrak iraun bitartean, Huheziko Eskoriatzako eremuetan
Uztailaren 4an hasi zituzten obrak Jose Aranan (HH, Eskoriatza), eta bertakoek ordurako egokituta zituzten moduluak Huheziko zelaietan. Oporretatik bueltan, haurrek han ekin diote ikasturteari. Gelak eta barruko espazioak oso ondo geratu dira eta kanpoaldean zelai ederra dute. Jose Ararako obrak Haur Hezkuntzako ERDU proiektuari egokiago erantzuteko egingo dira.