
Ikastolen Elkarteko prentsa bildumari esker jaso dugu arimen gauari buruzko artikulua. Bertan bestelako Halloween bat azaltzen zaigu, gurean errotuta egon izan dena. Eta gurera etorrita, martitzenean, urriaren 31n, Aretxabaltan Gaba Baltza ospatu zen, jaia berpizteko asmotan-edo. Ikastolako guraso Aitor Ziardegik doinu bat asmatu zuen, beste batzuekin batera kantua sortzeko, Almeneko ikasleek arimen gauerako propio ikasi zutena, hain zuzen ere.