BERRIAK

Non dago BALI…?

Duela hiru aste Gazteluondo guneko 1. mailakoek txorikume bat aurkitu zuten Santa Barbara parkean. Bai ikasleek bai irakasleek txorikumea jaso eta zaintzeko konpromisoa hartu zuten; harik eta txoria handi egin arte, elikagaia bere kabuz bilatzen eta hegan egiten ikasi arte.

Zozo bat zela jakin zuten eta zozoen ezaugarriak zeintzuk diren ere ikertu dute. Izena ere jarri zioten deno artean: BALI.

Hiru aste hauetan zehar, txoriaren zaintzaz arduratzeaz gain, jatekoa ere topatzen ibili dira egun hauetan Gazteluondo guneko ikasleak. Santa Barbaran dauden lurreko zizareak hartu dituzte eta gero jaten eman diote BALIri.

… BALI aske dago

Txoria handi egin da eta kaiola batean denboralditxo bat egon eta gero aurreko ostiralean askatu zuten BALI Santa Barbaran. Oso momentu hunkigarria bizi izan zuten denok!!! Orain bisitan etorriko den zain egongo dira!! GERO ARTE BALI!

Argazkiak.