BERRIAK

Nobel saridunekin zientziaz solasean

Aurreko astean, Donostia International Physics Center topaketan egon ziren Batxilergoko 1. eta 2. mailako launa ikasle. Illart Azkarate eta Lurdes Qintanilla irakasleek lagunduta joan ziren Pedro Miguel Etxenikek dinamizatzen duen topaketa honetara.

Bertan, Klaus Von Klitzing (1985ean fisikako Nobel saria irabazi zuen), Mairi Sakellariadou Fisikari teorikoa eta Maria Vallet-Regí (iaz Jaime I errege saria jaso zuen biomaterialetan egindako oinarrizko ikerketengatik) ezagutu ahal izan zituzten. Haien ibilbideak ezagutu eta galderak egin ahal izan zizkieten. Oso pozik bueltatu ziren denak mundu mailan fisika eta kimikaren esparruan punta-puntan lanean ari diren ikerlariak ezagutzeko aukera izan zutelako. Are gehiago, beraiekin zuzen-zuzenean hitz egin ahal izan zuten. Argazkiak.