
Apirilak 25ean, igogailurik gabeko eguna ospatu zen. Hori dela-eta gune batzuetan astean zehar bizikidetzan landu dute gaia, aurkezpen baten bitartez. Horretaz gain, Gazteluondon aste osoko Heziketa Fisikoko saioak baliatu dituzte bizitza osasungarriagoa bultzatzeko. Gainera, gune ondoko eskaileradun bideak aztertu dituzte eta Arrasateko dragoiraino lasterketak egin. Arimazubi eta Almen guneetan ere LHko ikasleekin askotariko jarduerak antolatu dituzte. Argazkiak, eta Gazteluondoko bideoa zein Almeneko bideoa.