BERRIAK

Ni, Hi, Hura… Ikastola Mundura!

Igande honetan, urriaren 6an, ospatuko da KMK´19 Zarautzen. Ni, Hi, Hura… Ikastola Mundura! da aurtengo leloa. Ibilbideak zazpi kilometro inguru izango ditu, eta hiru gune nagusi egongo dira: Ni, Hi eta Hura guneak. Abiapuntua Salbatore Mitxelena ikastolan izango da, Hi gunean.

Ibilbidea jende guztiak egiteko modukoa izango da, eta DYAk garraio zerbitzua eskainiko du dibertsitate funtzionala dutenentzat. Bideoa, zirkuitua eta egitaraua. Informazio gehiago kilometroak.eus.