
Mugimendu kooperatiboari buruzko ikerketa egin eta artikulu bat idazteko helburuarekin, MONDRAGON taldea bisitatzera etorri da New Yorker Magazineko Nick Romeo, eta tartean Arizmendi Ikastolan ere izan da.
Atzo Romeok Gazteluondo gunea bisitatu zuen MONDRAGON taldeko Ander Etxeberrriarekin batera. Hasteko, Mireia Muruamendiarazek Ikastolaren azalpen orokorra eman zion eta ondoren, Naroa, Unax, Danel eta Auri DBH 1eko ikasleek, BATU hezkuntza ereduaren argibideak eta burutu duten azken PROIaren inguruko argibideak eman zizkioten. Ikasleak ingeles hutsean aritu ziren Nickekin, eta nola gainera!