BERRIAK

Nerbio Sistemaren inguruko saioa, ama baten eskutik

Arimazubiko hirugarren mailako ikasleak gorputza lantzen ari dira Txanelan. Bada, asteon, gaian sakontzeko aukera bikaina izan dute, izan ere, bertako ikasle baten ama den Ana Rodriguez adituak nerbio sistemari buruzko saioa eskaini die. Argazkiotan ikus daitekeenez, saioa teorikoa ez ezik, praktikoa ere izan da. Rodriguez fisioterapeuta da eta EHUko irakaslea.