BERRIAK

Neguleku: familia eta ikasleentzako kontziliazio eta sozializazio proiektua

Gabonetako oporrak bereziak izan dira Arizmendi ikastolan ere. Oporraldi hontan, Neguleku proiektua jarri da abian. COVID 19k sortutako salbuespenezko egoera honetan Lehen Hezkuntzako familiei eta ikasleei kontsiliazio eta sozializazio-aukera bat eskaintzea izan da proiektuaren helburua.

Zaintzako ikasleekin batera, 10-12 ikaslez osaturiko 5 talde egon dira, bi talde Almenen eta beste 3 talde Arrasateko Arimazubi gunean.

Egun hauetan zehar, taloak sukaldatu dituzte, elurretan jolastu dute, olinpiadak, eskulanak (malabarak eta telazko poltsak) eta beste hainbat ekintza egin dituzte. Ekintza guzti hauek aurrera eramateko, monitore eskolako begiraleen laguntza paregabea izan dute. Argazkiak.

LH 1 bideoa.
LH 2-3 bideoa.
LH 4-5-6 bideoa.
Neguleku Almen.