BERRIAK

Nebrijako unibertsitatera hitzaldia ematera

Iazko ikasturte amaieran Almeneko DBH4ko ikasle talde batek Arespaldizan egin ahal izan zuen egonaldia San Juan de Dioseko pazienteekin elkarbizitzen. Hirugarren aldia da Almen guneko ikasleak horrelako esperientzian murgiltzen direna; benetan esperientzia aberasgarri eta hunkigarria. Arrastoa uzten duten horietakoa. Irakurri gehiago.

Egun haien harira, iazko talde hartako partaide diren Eñaut Etxebarrieta eta Aner Idigoras, gaur egun batxi 1eko ikasleak direnak, datorren astean Nebrijako unibertsitatera joango dira hango jardunaldi batzuetan parte hartzera. Urriaren 1tik aurrera izango da eta 3 egunez egongo dira bertan.

Datorren astekoa ere esperientzia berezia izango da zalantzarik gabe. Ea bueltan zer kontatzen duten!!