BERRIAK

Ndank Ndank elkartekoekin Senegali buruz hitzegiten

Atzo arratsaldean Bergarako Ndank Ndank elkarteko bi kide joan ziren Gaztelupeko 6. mailako ikasleen galderei erantzutera. Eki proiektuaren barruan Euskal Herria eta Senegaleko bizi baldintzak aztertzen ari dira Gaztelupekoak.

Ndank Ndank elkartea 2012. urtean sortu zen Bergaran helburu bikoitzarekin: alde batetik, senegaldar eta euskaldunon artean kulturartekotasuna sustatzea; eta beste aldetik, Senegalen hezkuntza eta osasunarekin lotuta dauden lankidetza proiektuak aurrera ateratzea. Argazkiak.