BERRIAK

Nazioarteko IV. Hezkuntza Simposiuma

Arizmendi ikastolako 20 bat kide Bartzelonan ospatzen ari den Nazioarteko IV. Hezkuntza Simposiumean egon dira. Pedagogian eraldaketa prozesuen gainean da Simposiuma. Hainbat herriadetako jendea elkartu ahal izan dira: Belgika, Argentina, Mexiko,Espainia, uruguay, Portugal, Italia eta, nola ez, Euskal Herriko hainbat ikastolatako ordezkariak izan dira bertan. 

Ikastera joateaz gain ekarpenak ere egiten dituzte Arizmendikoek; izan ere, batxilergoko proiektuen esperientziaren errelatoa egiteko tartea izan baitu Mireia Muruamendiaraz lankideak.

4 egunetan hainbat eskola bisitatzeko aukera izan dute goizetan eta arratsaldetan leku anitzetako praktika onen berri jaso dute; atal honetan bina hitzaldi izan dituzte egunero.

Ilunkaretan, hotelera bueltan, jasotako informazioa elkarjarri eta biltzeko bilerak egin dituzte. Bait ikusitakoak Arizmendin izan dezakeen isla aurreikusten saiatzeko ere. Argazkiak eta bideoa.