BERRIAK

Natura tailerreko ikasleak Fermin Lezeta basozainarekin lanean

Arimazubiko lehenengo zikloko natura tailerreko ikasleak F. Lezeta basozainarekin ibili dira lanean. Lau saiotan kaskabeltza eta amilotxarendako kabi-kutxak nolakoak diren eta nola egiten diren ikasi dute. Txori horiek zuhaitz zaharretan egin ohi izan dituzte habiak, baina aspaldi honetan inguruetan zuhaitz zahar gutxi ditugunez bost kabi-kutxa egin dituzte. Ikastolan bertan jarri dute bat. Argazkiak.