BERRIAK

Natur guneetara irteera

Almen guneko 2.mailakoek naturako elementuetatik abiatutako proiektua jarri dute martxan. Ibilaldi batekin eman zioten hasiera. Almen gunetik hasi, Urkulura joan eta Almenera bueltan etorri ziren ibilbide zoragarri bat eginaz. Horretan zehar ageri diren elementu batzuk aztertu zituzten, horien artean,  Bolina eta Areatza auzoak,  inguruan ditugu mendien, landareen zein animalien izenak…. Atxurdin baserrian, ikastolako ikaslea den Malenen aitak bertako abereak erakutsi zizkien eta Bolina auzoan  Errota baserrian Anerren familiak sendabelarren, eta errotaren inguruko kontuak erakutsi zizkieten. Egun paregabea izan zen.

Argazkiak.