BERRIAK

Nahia Arguiz ikaslea Gipuzkoako txapeldun gimnastika erritmikoan

Batxilergoko lehenengo maila egiten ari da Nahia Almenen, eta aurreko asteburuan Eibarren jokatu zen federatu mailako txapelketan lehenengo postua lortu zuen banakako lanean (pilota modalitatean) eta baita taldekoan ere. Hamar urterekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen Eibarko Ipurua gimnasia erritmikoko klubean, eta hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean, besteak beste, 2015eko Espainiako txapelketan zilarrezko domina taldeko lanean. Iaz, berriz, Espainiako txapelketarako sailkatu zen taldean zein banakakoan. Orain, fin-fin eta ilusio handiz ari da entrenatzen, maiatzaren 20an Leioan izango den Euskal Herriko txapelketarako. Han sailkatuz gero, ekainean Espainiakora. Zorionak, Nahia eta zorte on hurrengo asteetan! Argazkiak. eta bideoa.