
Aste honetan, musikaterapia saioak egin dituzte Santa Teresako txikiek
Enara Gomez psikologoa Santa Teresako ikasle txikiekin, Haur Hezkuntzako lau eta bost urtekoekin, izan da aste honetan musikaterapia saio bi eskaintzen. Enara Gomez Arizmendi Ikastolako ikasle ohia da eta psikologian lizentziatua ez ezik, musikaterapian aditua ere bada. Egun, Arrasateko Musikate psikologia eta musikaterapia zentroko arduraduna da. Argazkietan ikus daitekeenez, gustura ibili ziren haurrak.
Saio esperimental horiez gain, Hezkuntza Ez Formaletik bideratuta, Arizmendi Ikastolako guraso guztiei zabalik egongo den hitzaldi bat emango du otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran (otsailaren 4an egitekoa zen, baina elurra dela-eta atzeratu egin da). Data berria eta izen-ematea webgunean izango dute interesatuek eta gutun bidez ere jasoko dute.