BERRIAK

Musikariak ikastetxeetan

Astelehenean, hilak 31, Gaztelupeko 4. DBHko ikasleek, Musikariak Ikastetxeetan programaren baitan, Ines Osinagarekin saioa izan zuten. Saioan zehar, hainbat abesti eta bertsioz gozatzeko aukera izateaz gain, sorkuntza prozesuaz, plazara emakume irtetzeari buruz edota euskal kulturari buruz hitz egin zuten, besteak beste.