BERRIAK

Mundukide & Arizmendi – Gehikoop proiektua

Apirilaren 4ean egin zen bilerarako 18 lankidek eman zuten izena. Mundukidetik, Amaia eta Virginiak Gehikoop (Gizarte eraldaketarako hezkuntza interkooperatiboa) proiektuaren zehaztapenak eman zituzten. Kooperatibako hezkuntza eta industria esparruko beste enpresa batzuk daude deituak proiektu honetara. Arizmendiren parte hartzeak Brasilgo proiektuan izan dezake eragin emankorrena. 

Brasilen zer eskaini eta handik zer ekarria ere izango da. Mundukidek Brasilen duen programaren helburua asentamenduetan eta kanpalekuetan bizi diren Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) familien garapen sozioekonomikoa bultzatzea da. Mugimendua orain 35 urte hasi zen borrokan, nekazal erreformarako, aldaketa sozialetarako eta lurraren berreskurapenerako. https://www.mundukide.org/eu/proiektuak/brasil/

Errealitateaz jabetu eta gizarte eraldatzaile bat aktibatzea du helburu nagusia proiektu honek. Ikastola garen aldetik, eta heziketan pertsona erdigunean kokatzen dugunez, pertsona eraldatzailea eta gizartearekiko konprometitua formatzen lagunduko digu proiektu honek.

Proiektuarekin aurrera egiteko, bi urtetako kronograma bat aurkeztu zuten Amaia eta Virginiak. Orain, astebeteko epean, bertaratu zirenen erantzunak jaso behar ziren konpromisoarekin aurrera egin ahal izateko edo ez. Iturri onetik esan dezakegu erantzun baikorrak jasotzen ari garela.

Inork informazio gehiago nahiko balu, edo parte hartzeko gogoz ikusten bada, denboraz dago oraindik! Jarri harremanetan Zaldibar guneko Iñaki Olalderekin. Argazkiak.