
Haurdun dauden eta haur jaio berriak dituzten familiei zuzendutako mugimendu askea eta kalitatezko zaintzaren inguruko saioa antolatu zuten Jose Aranakoek ikasturte berriarekin batera. Hamahiru familia bertaratu ziren Agurtzane Mujika eta Esti Aguadok gidatu zuten saiora. Familiek gaiarekin lotutako kezkak elkarbanatu eta zalantzak galdetzeko aukera izan zuten. Egonaldiarekin amaitzeko postalen dinamika egin zuten; saioa entzun ondoren, nola sentitu ziren islatzen zuen postala hartu eta aukeraketaren arrazoia beste guztiei azalduz.
Pastak eta kafez lagundutako atseden txiki bat egin ondoren, bertaratutakoek guneko espazioak bisitatu zituzten.
Egonaldi polita izan zela kontatu digute!