BERRIAK

Monitoretzako saioak

Hasi dira aurtengoz monitore titulua lortzeko ikastaroko saioekin. Pasa den ostiralean, batxiko 2. mailako ikasleek lehenengo saioa izan zuten. 3 ikasle taldek jardun zuten Almen eta Gaztelupen.

Saioak gidatzen Almeneko irakasle diren Eli Berridi, Kepa Isasmendi eta Jon Kortazar aritu ziren eta talde dinamikak egiten jardun zuten. Horrelakotan, ostiral arratsaldea izanda ere mugimendu handia egoten da batxiko eremuetan. Umore eta giro onean ikusi genituen ikasleak. Argazkiak.

Batxi 1ekoek, berriz, gaiaren aurkezpena izan zuten Gari Ibarzabalekin. Izen-ematea ere egin dute: 90 lagunek eman dute izena; kopuru maximoa 75 denez, aurten ere ikastaroetan parte hartuko dutenen zerrenda zehazteko prozesua jarri beharko da martxan.