BERRIAK

Monitoretza saioak larunbatetan ere

Mugimendu ederra egoten da Almen eta Ferixalekuan zenbait ostiral eta larunbatetan.  Gazte koadrila ederra aritzen da kasuan kasuko adituek gidatuta, begiralea izatearen inguruko lanketak eta hausnarketak egiten. Hiru talde daude batxi 1en, bat Almenekoa, beste bat Gaztelupekoa eta mixtoa bestea. Gauza bera gertatzen da batxi 2n ere. Guztira 150 gazte inguru. 

Hezkidetzaz, emozioen kudeaketaz, udalekuen antolakuntzaz, ekimenaz, euskalduntasunaz, konfiantza giroaz, erantzunkizunaz…horietaz guztietaz jarduten dute umore onean eta dinamika  biziak martxan jarriz. Aurreko astebukaeran batxi 1ekoek aisialdia eta senaren eta emozioen inguruko formazio saioak izan zituzten. Leire Zamakola, Kepa Isasmendi eta Amaia Agirre lankideak izan ziren saioak gidatu zituztenak. Bestetik, batxi 2koak lehen sorospenen inguruan aritu ziren. Hemen Arantza Hernandez, Dorleta Sologaistoa eta Roman Martinez lankideak izan ziren arduradunak. Argazkiak.