BERRIAK

Mondragon Unibertsitatera bisitan

Gaztelupeko DBH4 teknologiako 46 ikasle eta Almeneko batxi 1ekoak MUn egon dira bisitan. Gaztelupekoak ingeneritzak ezagutu zituzten. Hiru taldetan banatu ziren; diseinua, mekanika eta likidoen konportamentua. Bertako irakasle eta ikasleekin batera zenbait esperimentu egin zituzten, zientzia aplikatua ezagutuz. Almenekoak bertako instalakuntzak eta irakasleak ezagutu eta tailerretan parte hartu zuten. Webgunea eta bozgorailua diseinatzen parte hartzeko aukera izan zuten. Gaztelupeko eta Almeneko argazkiak.