BERRIAK

MONDRAGON taldeak Jose Arana bisitatu du
MONDRAGON Jose Aranan

Joan zen ostiralean, MONDRAGON taldea Eskoriatzan izan zen, Jose Arana gunea bisitatzen. Haur Hezkuntzarako egin diren Konfiantzaren Pedagogiaren espazioak ikusi zituzten eta bertan egin zuten MONDRAGONen Batzorde Iraunkorraren ohiko bilera. Iñigo Ucin Kontseilu Orokorreko lehendakaria eta Javier Goienetxea Iraunkorreko lehendakaria buru zituztela, honako hauek elkartu ziren: Arantza Laskurain (idazkaria), Amets Ugalde (aholkulari juridikoa), Lino Alberdi (Makina Herraminta-Danobat), Joxean Alustiza (Finantza-Lagun-Aro), Javier Amezaga (Banaketa-Eroski), Aitor Aspe (CHP-Fagor Ederlan), Jose Mari Azurmendi (Ezagutza-Ikerlan), Julio Gallastegi (Finantza-Laboral Kutxa), Raul Garcia (Ulma-Ulma Construcción), Aitor Irure (MIA-Fagor Automation), Gotzon Juaristi (CM-Cikautxo), Mikel Larrea (Banaketa-Eroski) eta Aitor Lejarzegi (MISE-LKS Ingenieria). Harrera eta bisita gidatua egin die guneko arduradun Amaia Arrietak eta lagun izan ditu Miren Erdozia (Gizabideako Patronatoko idazkaria), Aitziber Arregi (Arizmendi Ikastolako lehendakaria) eta J. Iñaki Etxezarreta (Arizmendi Ikastolako zuzendaria).

Argazkiak