BERRIAK

Mondragon-Mexiko unibertsitatetik bisita Batxilergoan

Mondragon-Mexikoko unibertsitatekoek Batxilergoa martxan jartzeko asmotan ari dira eta horretarako,  Berrikuntza eta Eraldaketa martxan duten herrialde ezberdinetako ikastetxeak bisitatzen jardun dute. Horretara,  Arizmendi Ikastolako Batxilergoa ezagutzeko asmoz etorri dira, Alecop kooperatibako kide den Marijo Pagaldairekin batera. 

Gaztelupeko ikasle eta irakasleekin egon dira, proiektu bidezko lana nola egiten duten ezagutzen eta espazio berrituak ikusten. Aurretik, Mireia Muruamendiaraz, Batxilergoko Berrikuntza arduradunak eta Elena Errasti, Gaztelupeko zuzendariak Arizmendi ikastolako eta, bereziki, Batxilergoko eraldaketaren nondik-norakoak aurkeztu dizkiete.