BERRIAK

MONDRAGON CITY CHALLENGE lehiaketan bi talde sailkatuta 2. faserako

MUk aurten lehenengoz antolatu duen MONDRAGON CITY CHALLENGE lehiaketan, Gaztelupe guneko bi talde bigarren faserako hautatuak izan dira: EKM S. KOOP eta IZAERA HUMANISTIKOA hain zuzen ere.

Lehiaketa honetan 7 herrialdeetako 279 ikaslek parte hartu dute bi kategoria desberdientan. 16 eta 18 urte bitarteko kategorian 10 talde baino ez dira aukeratu eta bi Arizmendi ikastolakoak izan dira. Zorionak!

Hemen bi taldeetako partaideak:

EKM S. KOOP: Deiane Hierro, Alaitz Gomez, Txomin Maidagan eta David Vargas.

IZAERA HUMANISTIKOA: Eider Abarrategi, Maddi Gonzalez, Maien Barbero eta Nerea Urrizalki. 

Hirugarren hiruhilabetean txapelketarako proposatutako ideia landuko dute MUn izendatu dieten tutore-gidariaren laguntzaz. Animo bi taldeei! Ziur primeran egingo dutela!