BERRIAK

Miren Arenaza eta Itziar Gurtubairi afari agurra

Aurreko ostiralean, Gatzako hotelean, Miren eta Itziarren agur afaria ospatu zuten ikastolako lankideek. Giro alai eta aparta izan zuten. Ederto afaldu ondoren, Oihana Arana eta Haizea Arana bertsolariek, ikasle ohiak, bertso saio eder bat eskaini zieten. Emozioz betetako momentua izan zen. Argazkiak.

Irakaskuntzan pasa duzue
biok nahikoa denbora,
beraz, guregan zuen aztarna
geratuko da gerora.
Aurrerantzean zuen bizitza
ezberdina izango da,
ea asko ikasi daiteken
ikastolatik kanpora!.

 Zueri esker egin ditugu
lan eta ekintza asko,
mantendu ta gordeko direnak
denon ongizaterako.
Nahiz ta gustora eingo duzuen
ikastolatik eskapo,
ateak beti egongo dira
irekita zuentzako.

Mila zorion bikote!!