BERRIAK

Mimarte antzezpenean alkoholaren kontsumoaz hausnartzen

Aurreko astean, Gaztelupeko DBHko 2. mailako ikasleek alkoholaren kontsumoa prebenitzeko kanpaina baten parte hartu zuten. Kulturaten, Mimarte ikuskizunaren baitan, tonu desberdinetako (komikoak, hunkitzeko modukoakā€¦.) sketxak ikusi zituzten; tonu desberdinetakoak bai, baina guztiak gazteei hausnartu arazteko oso egokiak. Sketx tarteetan, gainera, alkoholak dakarren arazoari buruzko informazioa jaso zuten. Argazkiak.