BERRIAK

Milaka pauso solidario eman zituzten Arizmendikoek

Aurreko igandean ospatu zen Mundukideko V. Lasterketa Solidarioa. Arizmendikoak ere bertan egon ziren. Urkuluri buelta ematera animatu ziren irakasle eta ikasle taldetik hainbat kide. Zenbait guraso ere ikusi ahal izan genituen bertan.

Oinez eta Nordic Walkinga eginez eman zioten gehienek buelta pantanoari, baina Almeneko batxi 1eko 3 ikasle animatu ziren korrikalari gisa lasterketan parte hartzera ere. Milesker, benetan, den-denei. Argazkiak.