BERRIAK

Milaka pauso eta helburu bat!

Mundukide fundazioak antolatuta, urriaren 20an ospatuko da Urkulun Kooperatiben arteko V. Lasterketa Solidarioa. Lasterketa solidarioan parte hartuz MOZAMBIKE iparraldeko nekazarien bizi baldintzak hobetzeko proiektuarekin bat egingo da. 

Gaur egun 15.000 nekazal familia dira programaren onuradunak eta begi-bistan dauden emaitza arrakastatsuei esker, biztanleak etengabe gehituaz doaz programak eskaintzen dituen aholkularitza zerbitzua eta asistentzia teknikoaren onurez baliatzeko. 

Animatu, egin hiruko taldea (gizonezkoa, emakumezkoa edo mistoa) eta hartu parte hauetako edozein modalitatean; X3 Lasterketa, Ibilaldi Nordikoa edo Oinezko Ibilaldia. Bideoa eta informazio gehiago mundukide.org.