
Uztailaren 12 eta 13an Mikroinformatikaren kontzeptuak eta ordenagailu eta sareen funtzionamendua izeneko ikastaroa emango da Arizmendi Ikastolan, Ferixalekuan (Arrasate). Lau orduko formazio saio honetan eduki hauek landuko dira: ordenagailuaren muntatzea, konponketak, sistema eragileak, ordenagailuaren formateatzea, sarea eta nabigatzaileak eta routerraren kudeaketa. Arratsaldean izango da, 16:00etatik 18:00etara, eta izena emateko DBHko titulazioa edo baliokidea behar da. Langabetuei zuzenduta dagoenez, horiek izango dute lehentasuna. Plazak mugatuak dira eta doakoa da. Izena emateko, 943 772025 telefonoan edo arizmendi@arizmendi.ikastola.net helbidean.