BERRIAK

Mikroinformatikakoak MGEPra bisita

Duela aste batzuk, MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ASIR,  Sareko informatika Sistemen administrazioko irakasle eta ikasleek harrera egin zieten Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Mikroinformatikako ikasleei. 

Bisita aprobetxatuz, datu prozesaketa zentroa edo CPD-a eta  elektrogenoa eta tunelen sarrera ikusteko aukera izan zuten.

Ondoren MGEP eko Garaiako eraikinera egin zuten saltoa. Iban Barrutia irakasleak hardware ariketa sorta bat antolatu zuen MGEP eko hardware laborategian. Gero Osane Lizarraldek titulu honen profil profesionala zein den eta ondorioz lantzen diren konpetentzien inguruko azalpenak eman ditu.

Amaitzeko, taldeak  egin ziren, non txandaka, denok erronkaren dimentsio guztiak ezagutzeko aukera izan zuten: batzuk EIE ikasgaian sortutako enpresaren produktuak deskribatu zituzten: web garapeneko enpresa hain zuzen. Bigarren talde batek erronkan  zerbitzariekin landutako atala azaldu zuen. Hirugarren talde batek diseinatu eta garatutako segurtasun neurriak eta azkenik, PHP lengoaiarekin egindako garapena eta PostgreSQL datu basearekin nola garatu zuten konexioa. Bideoa.