
Arizmendiko DBH4ko 5 taldek hartuko dute parte microFLL Mondragon-Innobasque ekimenean. Zapatuan, urtarrilaren 19an, jokatuko da Arrasaten, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean, eta EAEko hogei talde elkartuko dira.
Gaztelupetik 3 talde eta Almenetik 2 talde joango dira, guztira 60 ikasle inguru. Irudimena martxan jartzea, talde lanean jardutea, zehaztasun teknikoaz eta pazientziaz jardutea. Horiek denak aktibatzen ditu jarduera honek.
Teknologiarekin lotutako proiektu eta gaiak ere prestatzen ari dira gure neska-mutilak. “Sexua espazioan” eta “Sendabelarren garapena espazioan” izan dira aukeratu dituzten gariak. Bitxiak eta interesgarriak! Goizeko 09:15etatik aurrera ateak irekita izango dituzte larunbat goizean, ikustera hurbildu nahi duenarentzako. Animatu!