BERRIAK

Mexikar ikasle talde bat ikastolan bisitan
mexikarren bisita

Atzo Mexikoko 21 ikasleko bi taldek Arizmendi Ikastola bisitatu zuten. Mexikar estatuko gobernuak bultzatzen duen ikasketa programa baten barnean, azken urteetan uztail eta irailean hiru astetan zehar MUk ikasle talde bat izan ohi du bertan. Egonaldi horren egitarauaren baitan ikastolan izan ziren atzokoan, eta bertan Urtzi Uribetxebarria (MU) ez ezik, Iñaki Etxezarreta Arizmendi Ikastolako zuzendaria ere izan zuten gidari. Ferixalekuan izan ziren, lehenik, ikastolako zerbitzu orokorrak dauden gunean, eta ostean Haur Hezkuntzako zuzendari Aitor Elizaranek Olarte gunea erakutsi zien.

Interes handia erakutsi dute Konfiantzaren Pedagogiaren egitasmoaz

Aurten Mondragon Goi Eskola Politeknikora etorri den taldea anitza da ikasketei dagokiela, baina euretariko asko pedagogia eta antzeko ikasgai eta graduetan ari direnez, atzoko bisitan interes handiz jarraitu zituzten bai Etxezarretaren azalpenak Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan, bai ondoren Elizaranenak bertatik bertara erakutsi zienean pedagogia hori nola aplikatzen den Haur Hezkuntzan. Uribetxebarriaren esanetan: “Konfiantzaren Pedagogiaren gainean oso interes handia azaldu dute mexikarrek; liburua erosi dute euretariko batzuek”.

Guztira 42 gazte mexikar dituzte Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Biteri Ikastetxe Nagusian, eurentzat espresuki diseinatu eta aurrera eramaten ari diren programa bat jasotzen.