BERRIAK

Metodologia aktiboak helburu, bost tailer martxan Arimazubin

Urtarrilean hasita, Arimazubiko arratsaldeak guztiz bestelakoak dira lehenengo zikloko ikasleentzat, izan ere, modu ludikoan eta metodologia aktiboak ardatz hartuta, arratsaldero ikasleek bost tailerretan hartzen dute parte: Hizkuntza, Matematika, Artistika, Gorputz Adierazpena eta Natura. Tailer bakoitza hainbat mikroespaziotan banatuta dago, eta ume bakoitzak gura duen tailerrera joateko aukera dauka.  Astelehenetik ostegunera daude tailerrak zabalik, eta oraingoz hilabete baino ez badaramate martxan ere, ikasleak zein irakasleak oso pozik daude! Argazkiak.