
DBHn prebentzioaren inguruan egiten duten lanketan, atal garrantzitsu bat menpekotasunaren ingurukoa da; alkohola, drogak, apustuak, bideojokoak.
Pasa den astean Gaztelupeko DBH 1.zikloko ikasleek San Juan De Diosekoen bisita jaso zuten bezala, aste honetan DBH 3 eta 4.mailako ikasleek bertara joateko aukera izan dute. Bertako medikuek, drogek garunean eragiten duten kaltea azaldu zieten. Bertako pazienteekin ere hitz egiteko aukera izan zuten eta egindako galdera guztiak erantzun zituzten, aholkuak eta jokatzeko moduak irakatsiz. Argazkiak