BERRIAK

Mendira indarberritzera

Ohi bezala, aurten ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan mendi-irteerak egin dituzte bai Almenen baita Gaztelupen ere. Igandean ikasbidaira joango direnez, Gaztelupeko batxi 2koak izan dira mendira joan ez diren bakarrak. Beste guztiak, Murun, Urkulun, Besaiden, Uribarri Ganboan, Atxorrotzen, Kurtzebarrin, Gatz bidean…. ibili dira sakabanatuta. Ederto ibili gainera, eguraldi eta giro onak lagunduta. Almeneko eta Gaztelupeko argazkiak.